Teknologia berriak beharrezkoak dira hezkuntzan. Adituek argi dute. «Inork ez du zalantzan jartzen ea lantokietan ordenagailuak erabiliko diren; orduan, eskoletan ere erabili beharko ditugu, ondo erabilita, noski»
Teknologia berriak nola eta zertarako erabili behar diren zehaztea ezinbestekoa da ikasleen heziketa hobetzeko. Hau da, teknologia berriak helburu beharrean, bidea izatea.
Teknologiak lagundu egiten du haurren heziketan. Ahalbidetu egiten du orain arteko errutinarekin hautsi eta gauza berriak egitea edo lehen egiten genuena hobetzea.
Baieztapen honek arrazoi osoa du. Teknologia baliabidea, bidea da. Hauek zelan erabili, zelan kudeatu eta zelan mugatu ikasi eta ondoren, ikasleei irakatsi behar diegu.
arazoa metodologian egonen litzateke. «Erabilera kopuruak besterik gabe ez du daturik egiten, baizik eta zertan erabiltzen duten.
Hor dago gakoa, askotan gauza ez da teknologia berriak aplikatzea gaur egun umeek horiekin kontaktuan daudelako. Baizik eta, lan egiteko moduak aldatzen joatea, irakasleek formakuntza jasotzea eta ikasleei erakutsi teknologia berrien erabilera egokia; suertatuko den ikaskuntza esanguratsua izateko.
Argi dago teknologia berriak hezkuntzan erabilgarriak izan daitezkeela. Baina hauei etekina ateratzeko eta ikaskuntza-irakaskuntza esanguratsua lortzeko, bat nator berriako artikuluak lehenengo pausoa irakasleok konpetentzia digitalean gaitzea beharrezkoa dela dioenean. Izan ere, geu izan behar gara ikasleen eredu.
nuestras escuelas son impacientes e hipercompetitivas; por eso, la educación que proporcionamos es impaciente e hipercompetitiva; y, como consecuencia de ello, nuestros niños son impacientes
Gune hau Mondragon Unibertsitateko Lehen Hezkuntzan Graduko 2. mailako ikasleak eta irakasleek sortutakoa da, IKTak hezkuntzan ikasgairako.
Taldeka egin dugu lan. Talde bakoitzak Web 2.0 tresna bat hautatu eta hari buruzko ondorengo puntuak landu ditugu:
Sarrera
Erabilera pedagogikoa(k)
Idatzizko tutorialak eta bideotutorialak (euskaraz)
Ondorioak
Gure lanaren emaitza guztiokin partekatu nahi dugu. Ez hori bakarrik, zuen ekarpenak jasotzeko gonbidapena ere luzatu nahi dizuegu. Beraz, norbaitek tresna hauen inguruan ekarpenen bat egin nahi badu edo gure bildumari beste erremintaren bat gehitu, ipini gurekin harremanetan, iruzkin bat utziz dagokion tresnaren orrian edo orri nagusi honetan.
El impacto de un ordenador por niño: Un estudio de caso.
identificar las expectativas y visiones del profesorado implicado en la iniciativa 1:1 en la Comunidad Autónoma del País Vasco (España) en la que participaron 364 docentes
existe una falta de un impacto sustancial, tanto organizativo y pedagógico, en los procesos de enseñanza-aprendizaje
Eskola 2.0» solo aprueba en la dotación de recursos tecnológicos en el aula (63,3%). Lamentablemente, esta política suspende ampliamente en aspectos tan variados como la información difundida entre el profesorado (73,2%), en la formación desarrollada (71,9%), en el apoyo y asesoramiento ofrecido a los centros (70,4%) y en la creación y distribución de los objetos digitales educativos (78,7%)
EAEn Eskola 2.0 egitasmoak zein eragin izan ditu? Lehen Hezkuntzako eskoletan zein eragin izan dute IKTek? Hona hemen Elkarrikertuz ikerketa-taldeak (EHU) egindako azterketaren emaitzak.
Nire ustez, argi dago ez dela nahikoa zentro batek ikasle/ordenagailu ratio ona izatea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek, bere horretan, ez dute ikasarazten. Horiei aplikazio praktiko bat ematen ikasi behar da.