Eskolan, etxean, telebistan jasotzen duen eraginak lagunduko dio haurrari bere mundu-ikuskera eratzen, garrantzitsua da beraz zein eduki eta balorek nahi dugun osatzea inguru hori, baina haurra ere borondate propioa eta erabakimena duen pertsona izanik, pentsamendu kritikoa eta iritzi propioa garatzeko tresnak ematea da egin dakiokeen oparirik onena, eta bereizten duena zer den doktrinatzea eta zer heztea.