Skip to main content

Home/ Berrimet: 1.4/ Group items tagged Konpetentzia

Rss Feed Group items tagged

Maddi Iradi Iturriotz

Konpetentzia digitala eta ikasleen formazioa - IKTeroakIKTeroak - 1 views

  • kasleek espero ez nuen kuriositate eta jakinmina adierazi zuten ikastaroaen hasieratik bukaeraraino. Oso kontentu geratu nintzen ikasleengandik jaso nuen feedback-arekin.
  • Ez al da egokiagoa, tresnak baino, konpetentzia digitalaren ikaskuntza eta informazioaren dimentsioek etengabeko ikaskuntza prozesuan duten garrantziaz ikasleei azaltzea
  • ez al da zentzuzkoagoa dagoeneko ikasleek erabiltzen dituzten baliabide digital eta aplikazioak (Sare Sozialak, YouTube, Instagram, Whatsapp…) dimentsio horiek garatzeko beharrezkoa den enfoke berri batekin erabiltzen laguntzea?
    • patriciaaranzazu
       
      Baieztapen hau baiezkoa delakoan nago. Ikasleek ezagutzen dituzten baliabide digitalak eta aplikazioak era egokian erabiltzen eta mugatzen irakatsi behar diegu. Dagoeneko ezagutzen dutena ondo kudeatu ondoren eta konpetentzia digitalaren garrantzia azaldu ondoren, beste tresna batzuk erakutsi ahal diegu.
    • Maddi Iradi Iturriotz
       
      Guztiz bat nator zure iritziarekin. Lehenik, euren egunerokotasunean, euren premia edo interesen arabera eralbiltzen dituzten baliabide digitalak modu zentzuzko batean erabiltzen ikastea komeni da eta horiek euren ikaskuntza bidean zer onura ekarriko dizkien ezagutzea ere garrantzitsua da. Horrekin batera, zuk esandako mugak ezagutzea ere funtsezkoa dela deritzot. Eta amaitzeko, zuk esan bezala beste baliabide batzuk erakutsiko zaizkie. Niri zentzu honetan interesgarria iruditzen zait. Ondoren, baliabide horien bidez egunero eskuratzen duten informazio piloa eurentzako erabilgarria izan dadin, informazio hautaketa, kudeaketa, antolaketa eta abar ahalbidetzen duten baliabideak ezagutzera eman beharko zaizkie.
  • ...1 more annotation...
  • Konpetentzia digitalaren garapenean uste dut bitartekoak baino, askoz ere baliagarriagoak eta garratzitsuagoak direla prozedurak eta jarrerak (batez ere, azken hauek) baliabide eta bitartekoak baino. Eta hori irakasleok jasotzen dugun formazio eredura ere zabalduko nuke.
mirenarregi91

Zer da konpetentzia digitala? - 0 views

    • mirenarregi91
       
      Digital literacy represents a person's ability to perform tasks effectively in a digital environment
  •  
    Zeri egiten zaio erreferentzia, konpetentzia digitala diogunean?
mirencrespo

Bide egokienaren atzetik | Berria.eus - 6 views

  • Teknologia berriak beharrezkoak dira hezkuntzan. Adituek argi dute. «Inork ez du zalantzan jartzen ea lantokietan ordenagailuak erabiliko diren; orduan, eskoletan ere erabili beharko ditugu, ondo erabilita, noski»
  • Teknologia berriak nola eta zertarako erabili behar diren zehaztea ezinbestekoa da ikasleen heziketa hobetzeko. Hau da, teknologia berriak helburu beharrean, bidea izatea.
    • Maddi Iradi Iturriotz
       
      Teknologiak lagundu egiten du haurren heziketan. Ahalbidetu egiten du orain arteko errutinarekin hautsi eta gauza berriak egitea edo lehen egiten genuena hobetzea.
    • patriciaaranzazu
       
      Baieztapen honek arrazoi osoa du. Teknologia baliabidea, bidea da. Hauek zelan erabili, zelan kudeatu eta zelan mugatu ikasi eta ondoren, ikasleei irakatsi behar diegu.
  • arazoa metodologian egonen litzateke. «Erabilera kopuruak besterik gabe ez du daturik egiten, baizik eta zertan erabiltzen duten.
  • ...1 more annotation...
  • teknologia sartzearekin batera hainbat arlo aldatu behar dira: lan egiteko era, irakaslearen rola, ikasleen eginbeharra, konpetentzia digitalak.
    • mirencrespo
       
      Hor dago gakoa, askotan gauza ez da teknologia berriak aplikatzea gaur egun umeek horiekin kontaktuan daudelako. Baizik eta, lan egiteko moduak aldatzen joatea, irakasleek formakuntza jasotzea eta ikasleei erakutsi teknologia berrien erabilera egokia; suertatuko den ikaskuntza esanguratsua izateko.
  •  
    Bide egokienaren atzetik, Berrian publikatutako artikulua.
  •  
    Teknologia berriak beharrezkoak dira hezkuntzan eta hauek nola eta zertarako erabili behar diren zehaztea ezinbestekoa da ikasleen heziketa hobetzeko.
  •  
    Argi dago teknologia berriak hezkuntzan erabilgarriak izan daitezkeela. Baina hauei etekina ateratzeko eta ikaskuntza-irakaskuntza esanguratsua lortzeko, bat nator berriako artikuluak lehenengo pausoa irakasleok konpetentzia digitalean gaitzea beharrezkoa dela dioenean. Izan ere, geu izan behar gara ikasleen eredu.
irati sagardia

¿Y si enseñamos de otra manera? Competencias digitales para el cambio metodol... - 2 views

  •  
    Hoberen prestatuak dauden profesionalak eta konpetentzia digital garatuenak dituztenek, gusturago sentitzen dira teknologiekin, gehiago erabiltzen dituzten ikasgelan eta aldaketa gehieago ematen dituzten beraien praktika metodologikoetan
Jessica Paños

http://educalab.es/documents/10180/12809/MarcoComunCompeDigiDoceV2.pdf - 1 views

  •  
    Marco Común de Competencia Digital Docente
  •  
    Dokumentu hau oso interesgarria izan leike gure konpetentzia digitalak hausnartzeko, konpetentziak ez ezik dimentsioak ere agertzen direlako.
mirenarregi91

Aro digitala eta konpetentziak - 0 views

  •  
    Gaur egungo gizartean behar diren konpetentzien garrantzia
aneziarreta

Hik Hasi Aldizkaria: Maite Goñiri egindako elkarrizketa - 1 views

  •  
    Maite Goñi: Gure mendeari dagokion moduan irakatsi ezean, ikasleei etorkizuna lapurtzen ari gatzaizkie
Maddi Iradi Iturriotz

ORDENAGAILUAK ESKOLETAN SARTU NAHI DU - 2 views

  •  
    Gure gizarte honetan gero eta gehiago hitz egiten da Teknologia Berriez. Ia gune eta arlo guztietan somatzen da bere eragina edota presentzia, eta nola ez, hezkuntzan ere bai. Eskolan egunero entzuten diren hitzak dira informatika, Internet, ordenagailuak, softwareak, CD-ROMak, posta elektronikoa... Garbi dago irakaskuntzak ere Teknologia Berrietan inbertitu behar duela, gaur egungo gizartean atzean gelditu nahi ez badu.
  •  
    Kaixo Maddi! Interesgarria artikulua. Hala ere, harrigarriena egin zaidana ez da artikulua bera izan, hau argitaratu zen eguna baizik "2000ko irailak 10". Duela 16 urteko argitaralpena izan arren, gaurkotasun handikoak dira Correak esandakoak. Beraz, nire galdera: zerbait aldatu ote da eskoletan 16 urteren buruan edo oraindik "ordenagailuak eskolan sartu nahi du" esaten gabiltza? Buf...
  •  
    Guztiz ados Edurne. Niri ere datak harreta deitu dit eta, zer pentsatu eman dit gaur egungo hezkuntzaz.
1 - 10 of 10
Showing 20 items per page