kasleek espero ez nuen kuriositate eta jakinmina adierazi zuten ikastaroaen hasieratik bukaeraraino. Oso kontentu geratu nintzen ikasleengandik jaso nuen feedback-arekin.
Ez al da egokiagoa, tresnak baino, konpetentzia digitalaren ikaskuntza eta informazioaren dimentsioek etengabeko ikaskuntza prozesuan duten garrantziaz ikasleei azaltzea
ez al da zentzuzkoagoa dagoeneko ikasleek erabiltzen dituzten baliabide digital eta aplikazioak (Sare Sozialak, YouTube, Instagram, Whatsapp…) dimentsio horiek garatzeko beharrezkoa den enfoke berri batekin erabiltzen laguntzea?
Baieztapen hau baiezkoa delakoan nago. Ikasleek ezagutzen dituzten baliabide digitalak eta aplikazioak era egokian erabiltzen eta mugatzen irakatsi behar diegu. Dagoeneko ezagutzen dutena ondo kudeatu ondoren eta konpetentzia digitalaren garrantzia azaldu ondoren, beste tresna batzuk erakutsi ahal diegu.
Guztiz bat nator zure iritziarekin. Lehenik, euren egunerokotasunean, euren premia edo interesen arabera eralbiltzen dituzten baliabide digitalak modu zentzuzko batean erabiltzen ikastea komeni da eta horiek euren ikaskuntza bidean zer onura ekarriko dizkien ezagutzea ere garrantzitsua da. Horrekin batera, zuk esandako mugak ezagutzea ere funtsezkoa dela deritzot. Eta amaitzeko, zuk esan bezala beste baliabide batzuk erakutsiko zaizkie. Niri zentzu honetan interesgarria iruditzen zait. Ondoren, baliabide horien bidez egunero eskuratzen duten informazio piloa eurentzako erabilgarria izan dadin, informazio hautaketa, kudeaketa, antolaketa eta abar ahalbidetzen duten baliabideak ezagutzera eman beharko zaizkie.
Konpetentzia digitalaren garapenean uste dut bitartekoak baino, askoz ere baliagarriagoak eta garratzitsuagoak direla prozedurak eta jarrerak (batez ere, azken hauek) baliabide eta bitartekoak baino. Eta hori irakasleok jasotzen dugun formazio eredura ere zabalduko nuke.
Gure gizarte honetan gero eta gehiago hitz egiten da Teknologia Berriez. Ia gune eta arlo guztietan somatzen da bere eragina edota presentzia, eta nola ez, hezkuntzan ere bai. Eskolan egunero entzuten diren hitzak dira informatika, Internet, ordenagailuak, softwareak, CD-ROMak, posta elektronikoa... Garbi dago irakaskuntzak ere Teknologia Berrietan inbertitu behar duela, gaur egungo gizartean atzean gelditu nahi ez badu.
Kaixo Maddi!
Interesgarria artikulua. Hala ere, harrigarriena egin zaidana ez da artikulua bera izan, hau argitaratu zen eguna baizik "2000ko irailak 10". Duela 16 urteko argitaralpena izan arren, gaurkotasun handikoak dira Correak esandakoak. Beraz, nire galdera: zerbait aldatu ote da eskoletan 16 urteren buruan edo oraindik "ordenagailuak eskolan sartu nahi du" esaten gabiltza? Buf...