Hace unos días podíamos leer el post"Ahora Facebook nos está volviendo estúpidos" en el Blog "El Caparazón" ; blog que se está convirtiendo en una de las referencias ineludibles en temas relacionados con las nuevas formas de aprendizaje en red; nos llamó la atención los datos ofrecidos por un
estudio de la universidad de Ohio en el que se afirma que "Los estudiantes que usan Facebook obtienen calificaciones más bajas porque estudian menos".
Zuek zer uste duzue?
Cuando se cumplen cuatro años de la publicación del primer número de esta revista, lanzamos esta sexta edición dedicada a los contenidos multimedia interactivos al servicio de la educación.
Artikulua jeisteko esteka:
reddigital.cnice.mec.es/6/Documentos/docs/articulo03_material.pdf
Realidad aumentada izeneko praktika errealitatetik abiatzen da, ondoren errealitate horri birtuala eransteko. Horretarako, pantaila, kamera, software-a (buildAR) eta markadoreak (paperezko orriak sinboloekin) besterik ez dira behar. Teknika hau asko erabiltzen da publizitate munduan (kotxeak, betaurrekoak). Hezkuntzari dagokionez, oso erabilgarria izan daiteke marrazketa teknikoa, plastika, arkitektura, museologia eta antzeko irakasgaietan.
Orain arte irakasle askorentzak azterketa garaian apunteak edo internet begiratzea txuleta bat egitearekin aldera zitekeen. Memorizazioa ere garrantzitsua da, batik bat hizkuntza alorrean. Baina egun hezkuntzaren eginbehar nagusia ikasleei edukiak baino konpetentziak eskaintzea da, modu horretan, ikusitako materia beren kasa analiza dezaten.
Gainera, gure bizitzan/ lanean ditugun arazoei irtenbideak aurkitzeko iturri ezberdinetara jotzen dugu: liburuak, manualak, aldizkari eta egunkariak, internet-a... Zergatik ez egin gauza bera eskolan? Dinamarkako ikasleek 10 urte daramatzate azterketak internetaren laguntzaz egiten. Orain, Bartzelonako Virolai ikastetxea ere ausartu da.
Lekeitioko eskola publikoak urte asko daramatza ikas komunitate proiektuaren barnean eta orain IKTak txertatu nahi ditu proiektu horretan. Horretarako bideo honetan azaltzen dute nola txertatuko dituzten zenbait web 2.0 euren proiektuan.
Barakaldoko ikastetxe batek Wiki bidezko praktika onak sortzen ditu. Oso interesgarria da bideo hau. Irakaskuntza berritzeko era ezberdinak azaltzen dira bideoan.
IKTen inguruan hitz egiteaz gain, masterrean ikusitako hainbat kontzeptu aipatzen dira bideo honetan, hala nola, autokritika, sormena, interdiziplinaritatea, proiektu eta jokuetan oinarritutako irakaskuntza, edota administrazioaren rola. Ondorioa: sistema moldatu behar da IKTetara, eta ez alderantziz.
Zertarako erabil dezakegu bloga irakasle garenean? Power Point honetan blogaren erabilera ugari agertzen zaizkigu, adibideak frantses hizkuntzari buruzkoak dira, baina gainerako arloetan ere aplikatu ditzakegu.