Barakaldoko ikastetxe batek Wiki bidezko praktika onak sortzen ditu. Oso interesgarria da bideo hau. Irakaskuntza berritzeko era ezberdinak azaltzen dira bideoan.
IKATEren helburua zentruetako IKT sustatzaileen ezaguera eta gaitasunen eskuratzea erraztea da, sare lana eraginez, praktika onak sustatuz, ezagupena askatasunez konpartituz eta formazio eta erlazio egonkorren guneak sortuz.
leer.es gunearen helburua irakurketarekiko zaletasuna sortzea eta irakurtzera animatzea da, bai eta irakasle eta familientzako material eta aholkuak ekartzea ere. Web orrialde honetan ikasleek sortutako hainbat blog nahiz praktika on aurki ditzakegu. Benetan interesgarria!!
Lekeitioko eskola publikoak urte asko daramatza ikas komunitate proiektuaren barnean eta orain IKTak txertatu nahi ditu proiektu horretan. Horretarako bideo honetan azaltzen dute nola txertatuko dituzten zenbait web 2.0 euren proiektuan.