Skip to main content

Home/ DBH masterra 11/ Contents contributed and discussions participated by maider altuna

Contents contributed and discussions participated by maider altuna

maider altuna

Blog irabazleak - 0 views

  •  
    Helbide honetan Educación 3.0 aldizkariak antolatutako lehiaketara aurkeztutako lehen bost gelako blog ikus daitezke.
maider altuna

Informazioaren gizartea - 0 views

  •  
    Informazioaren gizarteak paradoxa bat dakar, informazioak balioa irabazi beharrean, galdu egiten baitu: orain, guztiok dugu edozein informazio lortzeko aukera...
maider altuna

Egile tresnak: Hot potatoes, Atenex-Constructor, Lim, Cuadernia, Webquest eta Ardora - 0 views

  •  
    Egile tresna bat ikasketa-inguru interaktibo bat sortzeko lan multimedia bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazioak sortzearen aukera da. Blog honetan hainbat egile tresnaren deskribapena eta adibideak aurki daitezke.
maider altuna

Hezkuntza sistemaren erreforma - 0 views

  •  
    Nola lortu gazteak lan-munduan txertatzea egoera ekonomikoa egun batetik bestera aldatzen bada? Nola lortu gazteak identitate kultural bat izatea eta, aldi berean, globalizazio prozesuaren parte izatea? Egungo sistema iraultza industrialean eta ilustrazio garaian oinarritua dago. Erreforma bat beharrezkoa da hezkuntza garai berrietara egokitzeko: "Considero que el peor defecto de la educación es el sistema escolar que opera", Albert Einstein.
maider altuna

IKTak: mapa kontzeptuala - 0 views

  •  
    Nahiz eta oso sakona ez izan, mapa kontzeptual honetan orain arte IKTen inguruan ikasi ditugun kontzeptu ugariren arteko lotura argiago ikus daiteke.
maider altuna

Pentsamendu konputazionala - 0 views

  •  
    IKTek gizakiak gauzak egiteko modua aldatzen ari dira: liburuak irakurri, telefonoz hitz egin, erosketak egin, mobilizazioak sortu, etab. IKTak gure bizi kalitatea hobetzen lagundu dezakete, baina horretarako ezinbestekoa da pentsamendu konputazionala izatea (pentsamendu kritikoa + konputazioa).
maider altuna

Ezagutu beharreko 101 bitarteko 2.0 - 0 views

  •  
    Aurkezpen honetan 101 bitarteko 2.0 eta bakoitzaren laburpen txiki bat aurki ditzakezue.
maider altuna

Realidad aumentada - 0 views

  •  
    Realidad aumentada izeneko praktika errealitatetik abiatzen da, ondoren errealitate horri birtuala eransteko. Horretarako, pantaila, kamera, software-a (buildAR) eta markadoreak (paperezko orriak sinboloekin) besterik ez dira behar. Teknika hau asko erabiltzen da publizitate munduan (kotxeak, betaurrekoak). Hezkuntzari dagokionez, oso erabilgarria izan daiteke marrazketa teknikoa, plastika, arkitektura, museologia eta antzeko irakasgaietan.
maider altuna

Spreaker - 0 views

  •  
    Programa honekin zure irratsaioa sortu eta sarean trasmititu dezakezu.
maider altuna

Azterketak internetarekin - 0 views

  •  
    Orain arte irakasle askorentzak azterketa garaian apunteak edo internet begiratzea txuleta bat egitearekin aldera zitekeen. Memorizazioa ere garrantzitsua da, batik bat hizkuntza alorrean. Baina egun hezkuntzaren eginbehar nagusia ikasleei edukiak baino konpetentziak eskaintzea da, modu horretan, ikusitako materia beren kasa analiza dezaten. Gainera, gure bizitzan/ lanean ditugun arazoei irtenbideak aurkitzeko iturri ezberdinetara jotzen dugu: liburuak, manualak, aldizkari eta egunkariak, internet-a... Zergatik ez egin gauza bera eskolan? Dinamarkako ikasleek 10 urte daramatzate azterketak internetaren laguntzaz egiten. Orain, Bartzelonako Virolai ikastetxea ere ausartu da.
maider altuna

Manel Rives: DIVANeos educativos - 2 views

  •  
    IKTen inguruan hitz egiteaz gain, masterrean ikusitako hainbat kontzeptu aipatzen dira bideo honetan, hala nola, autokritika, sormena, interdiziplinaritatea, proiektu eta jokuetan oinarritutako irakaskuntza, edota administrazioaren rola. Ondorioa: sistema moldatu behar da IKTetara, eta ez alderantziz.
maider altuna

Creena - 0 views

  •  
    Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroaren web orrialdea da Creena. Bertan, entzumena, aditzak, ortografia, hizkuntza, matematika eta beste hainbat alor lantzeko programak aurki daitezke.
maider altuna

Nuevas tecnologías y educación - 1 views

  •  
    Gaur egun eskolaren eginbeharra ezin da IKTak irakastera edo IKTen bidez irakastera mugatu. IKTek gizarte eredu berri bat sortu dute: informazioaren gizartea; eta eskolaren erronka da, hain zuzen, ikasleei ingurune berri horretan murgiltzen laguntzea. IKTek digitalizazioa, gehiegizko informazioa, eta ikus-entzunezkoaren eta irudiaren nagusitasuna eragin dituzte, besteak beste. Testuinguru horretan, irakasleek jada ezin dute edukiak azaltzera mugatu, eduki eta informazio horiek aurkitzen, ordenatzen, prozesatzen eta erabiltzen irakatsi behar diete ikasleei.
maider altuna

IKTak hezkuntzan. Zertarako? - 2 views

  •  
    Hona hemen IKTeroak blogean aurkitutako artikulu interesgarri bat. Bertan, 80. hamarkadatik hona irakasleek IKTen inguruan izan duten jarrreraren inguruan hitz egiten dut autoreak. Bere hitzetan, irakasleen baitan dago eskura dituzten baliabideei behar bezalako etekina ateratzea edo ez, baina badirudi orain arte baliabide horiek ez direla behar bezala aprobetxatu. Autorearen ustetan, arazoaren gakoa irakasleen jarreran dago: beldurra diote ezjakintasunari, beldurra aldaketari, beldurra IKTetan ikasleekiko duten posizio edo ezjakintasunari. Baina, funtsean, benetako beldurra beste gauza bati diete: irakasle-ikasle ohiko rolen aldaketari.
1 - 14 of 14
Showing 20 items per page