Eta zientziak, noski. El tao de la física blog gomendagarriaren bitartez, Dan Meyer matematika irakaslearen lanaren berri izan dugu. 2010eko martxoan Nueva Yorken ospatutako TED-Talks batean matematikaren irakaspenaren inguruko bere ideiak azaltzen ditu. Adibideak ipiniz. Bere bere blogean aurkituko dituzue adibide gehiago: dy/dan. 11 minututako hitzaldi interesgarria lehenengo eta adibide bat ondoren.
Nola lortu gazteak lan-munduan txertatzea egoera ekonomikoa egun batetik bestera aldatzen bada? Nola lortu gazteak identitate kultural bat izatea eta, aldi berean, globalizazio prozesuaren parte izatea? Egungo sistema iraultza industrialean eta ilustrazio garaian oinarritua dago. Erreforma bat beharrezkoa da hezkuntza garai berrietara egokitzeko: "Considero que el peor defecto de la educación es el sistema escolar que opera", Albert Einstein.
Donostian ospatzen ari den Herritartasun Digitalaren Nazioarteko Batzarrean izan den hizlarietako bati elkarrizketa. IKT-ak Koreako hezkuntzan nola txertatu diren eta lortutako abantailez hitz egiten du.
Lekeitioko eskola publikoak urte asko daramatza ikas komunitate proiektuaren barnean eta orain IKTak txertatu nahi ditu proiektu horretan. Horretarako bideo honetan azaltzen dute nola txertatuko dituzten zenbait web 2.0 euren proiektuan.
bideo honetan oso ondo azaltzen du irakasle ezberdinak nola sentitu diren ikte.en aurrean. Argi dago, sentipen ezberdinak sortu dituen zerbaiten aurrean aurkitzen garela, eta bideo honek ezin hobe azaltzen du hau guztia! hau ere ikustekoa da!
Geroz eta ugariagoak dira QR kodeak gizartean orokorrean. Horiek hezkuntzan nola txerta daitezken aipatzen dira blog honetan. QR kodeak hezkuntzan erabiltzeko 54 proposamen.
IKTen erabilera areagotu egiten da egunetik egunera eta horrek berrikuntzak eskatzen ditu hezkuntzaren esparruan, ikasgelako ohiko praktika didaktikoen baligarritasuna zalantzatan jarri eta , agian, praktika horiek beste norabide berri batzuetarantz eraman behar izateraino, zientziaren didaktikarren ikerketetan oinarritutako proposamenen arabera.
IKTen inguruan hitz egiteaz gain, masterrean ikusitako hainbat kontzeptu aipatzen dira bideo honetan, hala nola, autokritika, sormena, interdiziplinaritatea, proiektu eta jokuetan oinarritutako irakaskuntza, edota administrazioaren rola. Ondorioa: sistema moldatu behar da IKTetara, eta ez alderantziz.