Adimen gaitasun handikoei buruzko bloga Izaskun Etxebarriak eta Yolanda Olasagarrek sortua. Bertan zenbait atalen inguruan informazio eta aholku erabilgarriak eman nahi dira.
Zenbait haurrengan adimen gaitasun handiak beste apartekotasun batekin batera agertzen dira, esate baterako, hiperaktibitatea edota arreta defizita, ikasketarako zailtasunak... Kasu horiei buruzko ezaugarriak biltzen ditu Raquel Pardo de Santayanak blogeko sarrera honetan.