Interneten erabilera seguruaren egun internazionalean, gehienbat gazteak babestea izan du helburu. Informazio pribatuaren ahulezia ere asko landutako gaia izan da.
Web gune honek geografia jolasen bidez ikastea proposatzen digu. Probintzika, estatuka, herrika... jolasteko aukera ematen digu, eta zailtasun mailak ere beraz, ezberdinak dira.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Hizkimizki.com webgunea sortu du. Tresna berri honek hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea du helburu. Osotara 43 hizkuntza biltzen ditu eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak. Eta guzti hau, euskaratik eta euskaraz!
Argia astekariko azken alean asteko gai bezala hartu dute teknologia berriak gaia eta hemen osatu duten testu interesgarria. Internetek gure garunetan duen eraginaz ari da testua. Ikerketek diote interneten eraginez haur eta gazteek gauza ezberdinak aldi berean egiteko gaitasuna garatu dutela, baina kontrara kontzentrazio gaitasuna galtzen ari direla...
Geogebra bidez Matematika interaktiboak Bigarren Hezkuntzarako. Oso interesgarria, oso modu bisualean ulertu daitezkeelako matematikako kontzeptu asko, eta gainera euskarara itzulita dago!
Nola lortu gazteak lan-munduan txertatzea egoera ekonomikoa egun batetik bestera aldatzen bada? Nola lortu gazteak identitate kultural bat izatea eta, aldi berean, globalizazio prozesuaren parte izatea? Egungo sistema iraultza industrialean eta ilustrazio garaian oinarritua dago. Erreforma bat beharrezkoa da hezkuntza garai berrietara egokitzeko: "Considero que el peor defecto de la educación es el sistema escolar que opera", Albert Einstein.
Aro digital honetan, informatikak eskaintzen dituen aukerak hezkuntzan aplikatzea ezinbesteko kontua bilakatzen ari da. Gaurko haurrei dagokienez etorkizuna, hura kudeatzeko erreminta egokiak erabiltzen ikasten dute.
bideo honetan oso ondo azaltzen du irakasle ezberdinak nola sentitu diren ikte.en aurrean. Argi dago, sentipen ezberdinak sortu dituen zerbaiten aurrean aurkitzen garela, eta bideo honek ezin hobe azaltzen du hau guztia! hau ere ikustekoa da!
oso bideo interesgarria, orain arte hitz egin dugun guztia irudietan islatzen duelako. IKT.en garapena istorian zehar, gaur egungo egoera, gizarteak duen beharra ikusteko modukoa!
IKTek gizakiak gauzak egiteko modua aldatzen ari dira: liburuak irakurri, telefonoz hitz egin, erosketak egin, mobilizazioak sortu, etab. IKTak gure bizi kalitatea hobetzen lagundu dezakete, baina horretarako ezinbestekoa da pentsamendu konputazionala izatea (pentsamendu kritikoa + konputazioa).