Geroz eta ugariagoak dira QR kodeak gizartean orokorrean. Horiek hezkuntzan nola txerta daitezken aipatzen dira blog honetan. QR kodeak hezkuntzan erabiltzeko 54 proposamen.
Aurkezpen honek, IKT-ak hezkuntzan sartzeak ekarri dituen aldaketak azaltzen ditu. Horrez gain, etorkizunean hartu beharreko neurriak ere zehazten ditu.
IKASLAN EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea da. Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek zentroetan bikaintasuna lortzearen alde egiten dute, Administrazioarekin eta interes-taldeekin bitartekari gisa arituz, esperientziak partekatuz eta sarean lan eginez.
Gizarte osoan ezaguna da IKASLAN, kudeaketaren eta berrikuntzaren aldetik egiten duen lanagatik. IKASLANen, guztiontzat eredugarri izatea dugu helburu nagusia, prestakuntzaren eta enpleguaren arloetan zein Lanbide Heziketarekin zerikusia duen hezkuntzan. Beti ere, irakaskuntza profesionalaren kalitatea etengabe hobetzen saiatuz, eta gure bitarte teknologikoak eguneratzeko zein hezkuntza eskaintza berritzeko eta zabaltzeko ahaleginak eginez.
Azken urteotan asko entzuten ari gara IKTek ekar ditzaketen onurei buruz. Gehienetan, topikoz beteriko mezuak dira iristen zaizkigunak eta, nire ustez, benetako arazoari ez diogu behar bezala heltzen. Zein da, bada, benetako arazoa?, galdetuko duzue. Ene uste apalean, benetako arazoa irakasleon jarrera da. Arazo latza, gainera. Azter dezagun azken urteotan irakasleon jarrera gai horrekiko.
Hona hemen IKTeroak blogean aurkitutako artikulu interesgarri bat. Bertan, 80. hamarkadatik hona irakasleek IKTen inguruan izan duten jarrreraren inguruan hitz egiten dut autoreak. Bere hitzetan, irakasleen baitan dago eskura dituzten baliabideei behar bezalako etekina ateratzea edo ez, baina badirudi orain arte baliabide horiek ez direla behar bezala aprobetxatu.
Autorearen ustetan, arazoaren gakoa irakasleen jarreran dago: beldurra diote ezjakintasunari, beldurra aldaketari, beldurra IKTetan ikasleekiko duten posizio edo ezjakintasunari. Baina, funtsean, benetako beldurra beste gauza bati diete: irakasle-ikasle ohiko rolen aldaketari.
Aro digital honetan, informatikak eskaintzen dituen aukerak hezkuntzan aplikatzea ezinbesteko kontua bilakatzen ari da. Gaurko haurrei dagokienez etorkizuna, hura kudeatzeko erreminta egokiak erabiltzen ikasten dute.
Donostian ospatzen ari den Herritartasun Digitalaren Nazioarteko Batzarrean izan den hizlarietako bati elkarrizketa. IKT-ak Koreako hezkuntzan nola txertatu diren eta lortutako abantailez hitz egiten du.