Gaur egun eskolaren eginbeharra ezin da IKTak irakastera edo IKTen bidez irakastera mugatu. IKTek gizarte eredu berri bat sortu dute: informazioaren gizartea; eta eskolaren erronka da, hain zuzen, ikasleei ingurune berri horretan murgiltzen laguntzea.
IKTek digitalizazioa, gehiegizko informazioa, eta ikus-entzunezkoaren eta irudiaren nagusitasuna eragin dituzte, besteak beste. Testuinguru horretan, irakasleek jada ezin dute edukiak azaltzera mugatu, eduki eta informazio horiek aurkitzen, ordenatzen, prozesatzen eta erabiltzen irakatsi behar diete ikasleei.