Egun informazioaren gizartean bizi gara. Informazioa eskura izatea ezinbestekoa da, baina oraindik ez dago guztion eskura. Arrazoietako bat informatikan eta ikusentzunen arloan dagoen analfabetismoa da, eta hortan gizarte hezitzaileok esku hartu behar dugu, gizarte eredu justu bat sortzeko. Ondorengo mapa kontzeptualean IKT-ri buruzko informazio gehiago daukazue.
IKASLAN EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea da. Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek zentroetan bikaintasuna lortzearen alde egiten dute, Administrazioarekin eta interes-taldeekin bitartekari gisa arituz, esperientziak partekatuz eta sarean lan eginez.
Gizarte osoan ezaguna da IKASLAN, kudeaketaren eta berrikuntzaren aldetik egiten duen lanagatik. IKASLANen, guztiontzat eredugarri izatea dugu helburu nagusia, prestakuntzaren eta enpleguaren arloetan zein Lanbide Heziketarekin zerikusia duen hezkuntzan. Beti ere, irakaskuntza profesionalaren kalitatea etengabe hobetzen saiatuz, eta gure bitarte teknologikoak eguneratzeko zein hezkuntza eskaintza berritzeko eta zabaltzeko ahaleginak eginez.
Pinterest interesatzen zaizkigun irudi eta bideoak tabloi birtual baten bitartez konpartitzeko erabiltzen den gizarte sare bat da. Web honetan hau erabiltzeko orientabideak ematen ditu.
OSTADAR webgunearen (www.ostadar.net) giden bitartez, proiektuaren material curricularrak erabiltzeko eta antolatzeko tresna berri bat eskaini nahi zaie irakasleei.Orain, Ostadar Guneen bitartez, ikasleekin zuzenean landu ahal izateko internet bitartezko jarduerak aurkezten ditugu, beti ere Ostadar materialen sekuentzietan txertatuta, eta unitate didaktikoetako metodologia aberasteko asmoz. Bloga erabiltzeko, Ikasle-erabiltzaileak sartu eta gehitu.
Gaur egun eskolaren eginbeharra ezin da IKTak irakastera edo IKTen bidez irakastera mugatu. IKTek gizarte eredu berri bat sortu dute: informazioaren gizartea; eta eskolaren erronka da, hain zuzen, ikasleei ingurune berri horretan murgiltzen laguntzea.
IKTek digitalizazioa, gehiegizko informazioa, eta ikus-entzunezkoaren eta irudiaren nagusitasuna eragin dituzte, besteak beste. Testuinguru horretan, irakasleek jada ezin dute edukiak azaltzera mugatu, eduki eta informazio horiek aurkitzen, ordenatzen, prozesatzen eta erabiltzen irakatsi behar diete ikasleei.
Ikasgelak digitalizatzeko Eskola 2.0 programa 2010ean jarri zen martxan, eta hala ere, ikastetxe gehienek oraindik ez dute Informazio Teknologiak curriculumean sartzeko planik. Jon Altuna psikopedagogoaren esanetan, eskola askotan IKT dinamizatzailearen esku uzten da ardura hori eta gabezia ugari daude irakasleen eta familien prestakuntzan.
El manejo de algunas herramientas Web 2.0 pueden ayudarnos a integrar de manera efectiva las TIC en el curriculum de Geografía e Historia, y cambiar la manera en la que enseñamos la asignatura.