Arazoak konpontzen ikastea izan liteke bizitzarako trebetasunak ikasteko modu bat; eta IKTekin lotzen bada, ahal «handia» har dezake orain arteko ikaskuntza eredua aldatzeko.
Nola lortu gazteak lan-munduan txertatzea egoera ekonomikoa egun batetik bestera aldatzen bada? Nola lortu gazteak identitate kultural bat izatea eta, aldi berean, globalizazio prozesuaren parte izatea? Egungo sistema iraultza industrialean eta ilustrazio garaian oinarritua dago. Erreforma bat beharrezkoa da hezkuntza garai berrietara egokitzeko: "Considero que el peor defecto de la educación es el sistema escolar que opera", Albert Einstein.
IKTek gizakiak gauzak egiteko modua aldatzen ari dira: liburuak irakurri, telefonoz hitz egin, erosketak egin, mobilizazioak sortu, etab. IKTak gure bizi kalitatea hobetzen lagundu dezakete, baina horretarako ezinbestekoa da pentsamendu konputazionala izatea (pentsamendu kritikoa + konputazioa).