Skip to main content

Home/ #BHmasterIKT/ Group items tagged itzultzaile

Rss Feed Group items tagged

Maialen Arnedo

Itzulpen automatikoaren magia eta mugak - Zientzia.net - 0 views

  • Itzulpen automatikoko sistema ezagunenen artean Google Translator dago
  • Matxin da erregeletan oinarrituta gaztelaniatik euskarara automatikoki itzultzen duen sistema baten adibidea. Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiak eta EHUko Ixa taldeak elkarrekin garatu dute Matxin sistema (http://matxin.elhuyar.org), eta, testu-hutsa itzultzeaz gain, formatu ezberdineko dokumentuak eta webguneak itzultzeko ere balio du. Hala ere, lehen esan den bezala, itzulpen automatikoa erabiltzen dugunean, ez dugu ahaztu behar automatikoki sortutako emaitza horiek gainbegiratu egin behar direla.
  • Itzulpena automatikoki egiten dela esatean, ez dugu esan nahi emaitza gisa itzulpen zuzen bat jasoko dugunik, hau da, itzultzaile profesionalen lana egingo duenik. Adierazi nahi duguna da automatikoki sortutako emaitza bat eskainiko duela, testu bat guk aukeratutako hizkuntza batetik beste batera bihurtuko duela. Itzulpen automatikoko sistemei buruzko iritzia eskatuko bagenu, sistema erabiltzen ari den erabiltzailearen araberako erantzunak jasoko genituzke, jakina. Horrenbestez, nahitaezkoa da horrelako baliabideak modu kontzientean erabiltzea.
  •  
    Itzulpen automatikoen inguruan hitz egiten da artikulu honetan. Interesgarria iruditu zait, baina aitortu beharra daukat, neu ere itzultzaile automatikoekiko errezeloa izan ohi dudan horietakoa naizela. Dena dela, artikuluan bertan aipatzen den moduan, tresna hauek modu kontzientean erabiltzean dago gakoa. Hor bai, ados nago, dudarik gabe. Baina itzulpena sorkuntza dela sinisten dut eta "automatiko" hitzak nahiko konnotazio negatiboak dakartzalakoan nago.
nereabazterrica

IKTak eta euskara - 2 views

  • Euskarazko testuak itzultzen lagunduko digun Androiderako tresna berria dugu mahai gainean: Mitzuli.
  • Euskarazko testuak
  • Euskarazko testuak
  • ...3 more annotations...
  • Android 5.0 Lollipop sistema eragilean.
  • 68 hizkuntzatan erabili ahal izango da;
  • tartean, euskara
1 - 3 of 3
Showing 20 items per page