Menpekotasunaren lehendabiziko ondorioetako bat gizartetik bakartzea izaten da. «Nahiago izaten dute sarean harremanak izan errealitatean baino». Gazteek, gainera, gero eta denbora gehiago pasatzen dute bakarrik. Orokorrean, gurasoak lehen baino gutxiago egoten dira etxean, eta gizartea ere gero eta indibidualistagoa da, psikologoaren arabera. «Beste arlo batzuetako gabeziek, berotasun faltak esaterako, sortzen dituzte askotan menpekotasun horiek».