Skip to main content

Home/ #BHmasterIKT/ Group items tagged Lehen

Rss Feed Group items tagged

karmele fernandez

Baliabide didaktikoen direktorioak - 2 views

  •  
    Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak dira. Hala ere, interesgarria iruditu zait.
  •  
    Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak dira. Hala ere, interesgarria iruditu zait.
aurk07

Trabajo por proyectos - 0 views

  •  
    Lehen hezkuntzan proiektuka lan egiteko ideiak
davess

Bide egokienaren atzetik | Berria.eus - 1 views

  • Teknologia ez da etorri lehen teknologiarik gabe egiten genuena egiteko; ahalbidetu egiten du beste gauza batzuk egitea eta lehen egiten genuena aberastea
  •  
    Teknologia berriek hezkuntzan jokatu beharko luketen rolari buruz Berria egunkarian ateratako erreportajea (data: 2015eko irailaren26a)
  •  
    Teknologia berriek hezkuntzan jokatu beharko luketen rolari buruz Berria egunkarian ateratako erreportajea (data: 2015eko irailaren26a)
Aritz Juan

EHUko lehen Ikasletxea inauguratu da, ikasleek beraiek diseinatu eta kudeatuta - 0 views

  •  
    Erabilera anitzeko esparrua Unibertsitate barruan, ikasleek beraiek kudeatutakoa. Ekimen interesgarria.
Irati Mujika

Eskolako materiala - Ahotsak.com - 0 views

  •  
    Eskola materiala lehen eta orain, materialgintzan eta metodologian aurrerapen itzela.
Maddi Arzamendi

Eskola Alternatiboa bloga - 1 views

  •  
    Baliabide pedagogikoak Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako
Beñat Maiz Agirre

IKTak Hezkuntzan. Ordiziako adibidea - 0 views

  •  
    Hona hemen lehen hezkuntzan IKTeekin egiten den erabilerari buruzko bideo bat.
nereabazterrica

Errebalidak eteteko bidea hasiko du Espainiako Kongresuak gaur | Berria.eus - 2 views

  •  
    Batxilergoko lehen mailako ikasleak beldurtuta daude errebalidarekin, ez baitakite datorren ikasturtean egin beharko duten ala ez.
ainho207

Pantailari etengabe lotuta | Berria.eus - 0 views

  • «Elektrizitateak gizartean ekarri zuen aldaketarekin parekatuko nuke teknologia berriek eragin dutena», dio Santi Urrutiak, EHUko soziologia departamentuko irakasleak. XX. mendean eskuz egin behar ziren gauza ugari makinekin egiteko aukera eman zuen elektrizitateak, eta horrek «erraztasuna eta erosotasuna» ekarri. Internetek ere aldaketa berdinak bultzatu ditu, edozein motatako informazioa eskuratzea askoz ere errazagoa baita.
  • Edonola ere, gizarte osoa ez da teknologia berrien olatura igo. Eten digitala aipatu du Urrutiak, gizartean sortu den banaketarekin gogoratuta. «Teknologia horiek erabiltzen dakitenen eta ez dakitenen artean banatzen da gizartea. Azken horiek analfabeto berriak dira».
  • Menpekotasunaren lehendabiziko ondorioetako bat gizartetik bakartzea izaten da. «Nahiago izaten dute sarean harremanak izan errealitatean baino». Gazteek, gainera, gero eta denbora gehiago pasatzen dute bakarrik. Orokorrean, gurasoak lehen baino gutxiago egoten dira etxean, eta gizartea ere gero eta indibidualistagoa da, psikologoaren arabera. «Beste arlo batzuetako gabeziek, berotasun faltak esaterako, sortzen dituzte askotan menpekotasun horiek».
  • ...1 more annotation...
  • Germanek dio prebentzioan jarri behar dela arreta. «Teknologia berriak nola erabili behar diren eta arriskuak zeintzuk diren irakatsi behar da. Haurra nintzela, guretzat zigorrik handiena etxetik ezin genuela atera esatea zen. Orain, bideojokoa kentzea da. Aisialdirako aukerak eman behar zaizkie».
Maialen Arnedo

Itzulpen automatikoaren magia eta mugak - Zientzia.net - 0 views

  • Itzulpen automatikoko sistema ezagunenen artean Google Translator dago
  • Matxin da erregeletan oinarrituta gaztelaniatik euskarara automatikoki itzultzen duen sistema baten adibidea. Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiak eta EHUko Ixa taldeak elkarrekin garatu dute Matxin sistema (http://matxin.elhuyar.org), eta, testu-hutsa itzultzeaz gain, formatu ezberdineko dokumentuak eta webguneak itzultzeko ere balio du. Hala ere, lehen esan den bezala, itzulpen automatikoa erabiltzen dugunean, ez dugu ahaztu behar automatikoki sortutako emaitza horiek gainbegiratu egin behar direla.
  • Itzulpena automatikoki egiten dela esatean, ez dugu esan nahi emaitza gisa itzulpen zuzen bat jasoko dugunik, hau da, itzultzaile profesionalen lana egingo duenik. Adierazi nahi duguna da automatikoki sortutako emaitza bat eskainiko duela, testu bat guk aukeratutako hizkuntza batetik beste batera bihurtuko duela. Itzulpen automatikoko sistemei buruzko iritzia eskatuko bagenu, sistema erabiltzen ari den erabiltzailearen araberako erantzunak jasoko genituzke, jakina. Horrenbestez, nahitaezkoa da horrelako baliabideak modu kontzientean erabiltzea.
  •  
    Itzulpen automatikoen inguruan hitz egiten da artikulu honetan. Interesgarria iruditu zait, baina aitortu beharra daukat, neu ere itzultzaile automatikoekiko errezeloa izan ohi dudan horietakoa naizela. Dena dela, artikuluan bertan aipatzen den moduan, tresna hauek modu kontzientean erabiltzean dago gakoa. Hor bai, ados nago, dudarik gabe. Baina itzulpena sorkuntza dela sinisten dut eta "automatiko" hitzak nahiko konnotazio negatiboak dakartzalakoan nago.
itziarborda

Lehen Hezkuntza eta DBH amaieran ebaluazioak egingo ditu Jaurlaritzak | Berria.eus - 2 views

  • Asmoa da hezkuntza sistemaren argazki bat egitea: ikasleek lortu beharreko gaitasunak eskuratzen ote dituzten irakastaldi bakoitzaren amaieran, eta hobetzeko neurriak non jarri behar diren.
  • Bikaintasunerantz ekitatean oinarrituta izeneko agirian
  • «ikasleen irteera profilari dagozkion konpetentzien lortze maila zein den jakiteko eta EAEko hezkuntza sistemaren hobekuntzan eragina duten neurriak hartzeko»
  • ...4 more annotations...
  • irakasle izateko, medikuntzako BAME barruko mediku egoiliar estiloko bat egin beharra.
  • D eredua bikoiztu egin da, A ereduak bi heren galdu ditu, eta B eredua %10 igo da.
  • Batxilergoan B eredua eskaintzen hasiko dira. A ereduari dagokionez, euskarazko ordu gehiago jarriko dituzte —oraintsu arte euskara ikasgaia soilik zuten euskaraz, eta orain hasi dira aldatzen—
  • Ikasleen artean euskara gehiago erabiltzea ere aipatu dute. Helburu hau jarri dute 2020rako: irakasleek beti euskaraz egitea ikasleei, eta ikasleen arteko erabilera %60 baino handiagoa izatea
Ainhoa Manterola

Euskararen erabilera jaitsi egin da kalean | Berria.eus - 0 views

  • 1989an egin zuten lehen neurketa, eta ordutik 2006ra hazi egin zen erabilera; azken hamar urteetan, baina, beheranzko bidea hartu du.
  • Euskal Herria osotasunean hartuta, neurketak dio kalean hizketan entzun dituztenen %12,6 ari zirela euskaraz.
  • Kaleko hiztunen %76 gaztelaniaz sumatu dituzte, %8 frantsesez, eta %3 beste hizkuntza batzuetan.
maite_blanco

Euskararen erabilerak gora egin du eskolan, baina adina igo ahala behera | Berriak Giza... - 0 views

  • Euskararen erabilerak gora egin du 2011-2015 epean, azken urte horretan % 59,4koa izan zen Lehen hezkuntzako laugarren mailan, eta % 42,3koa DBHko bigarrenean
  • 2015ean euskararen erabilera orokorra % 59,4koa zen 9-10 urteko ikasleen artean. Irakasleekin dituzten elkarrizketetan erabilera handiena du euskarak, ia % 80koa (%79,9)
  • Erabilera mailarik txikiena ikaskideen artean jolastokian ematen da, % 40,9, hain zuzen ere. EAEko ikasleen gehiengoak ez du euskara familia artean erabiltzen, baina ikasgeletan ikaskideekin % 68,2k erabiltzen dute.
  • ...1 more annotation...
  • Bestalde, gazteleraren erabilera nagusi da ikaskideen arteko elkarrizketetan, % 38,3koa ikasgelan eta % 23,6koa jolastokian.
ainge2

Google software librea hezkuntza IKT - 6 views

    • Guillermo Sanz
       
      Ados gaude? Ni ez naiz aditua baina eskoletan behintzat software librea bultzatu beharra dago.
  • Beharrezkoa al dute ikasleek Googlek dituen aplikazio guztiak ikastea? Enpresa pribatu estatubatuar ahalguztidunaren menpe utzi behar al ditugu ikastetxeko eta ikasleen euren datu/mugimendu guztiak? Non geratzen da ikasleen pribatutasuna eta datuen babesa? Googlen monopolioa eta boterea indartzen jarraitu behar al dugu?… Galdera ugari planteatzen ditu Basurkok: “Google-i ateak parez pare ireki baino lehen, hausnarketa potolo bat egitea ondo legoke”.
  •  
    Software librea ikasgeletan, ez google.
  •  
    Etxean bakarrik ez, gero eta digitalagoak diren eskoletan ere Google da jaun eta jabe, eta Googlek eskaintzen dituen aplikazioak, e-posta eta ordenagailu eramangarriak nagusi dira ikastetxe askotan. Eztabaida mahai gainean jarri du Izaro Basurkok, eta izan du eraginik: irakaskuntzan software librea sustatzeko @hezkuntzanlibre taldea sortu dute Telegramen.
  •  
    Ados nago zuen ekarpenarekin. Buelta batzuk eman beharreko gaia dela iruditzen zait.
1 - 15 of 15
Showing 20 items per page