Zertarako erabil dezakegu bloga irakasle garenean? Power Point honetan blogaren erabilera ugari agertzen zaizkigu, adibideak frantses hizkuntzari buruzkoak dira, baina gainerako arloetan ere aplikatu ditzakegu.
Eta zientziak, noski. El tao de la física blog gomendagarriaren bitartez, Dan Meyer matematika irakaslearen lanaren berri izan dugu. 2010eko martxoan Nueva Yorken ospatutako TED-Talks batean matematikaren irakaspenaren inguruko bere ideiak azaltzen ditu. Adibideak ipiniz. Bere bere blogean aurkituko dituzue adibide gehiago: dy/dan. 11 minututako hitzaldi interesgarria lehenengo eta adibide bat ondoren.
Egile tresna bat ikasketa-inguru interaktibo bat sortzeko lan multimedia bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazioak sortzearen aukera da. Blog honetan hainbat egile tresnaren deskribapena eta adibideak aurki daitezke.