Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP. Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago). HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du.
Zarrakazteluko A ereduko irakasle baten bloga gurasoei zuzenduta. Bertan gelan erabiltzen duten materiala topatuko duzu: ipuinak, bideoak, ariketak, jolasak, kantak eta abar.
Lanketa didaktikoa http://www.erroa.net/liburuak/maggie-kaleko-neska-bat webgunean!
Jende askoren ustez, New York hiria amerikar sistemaren ikur nagusia da. Hori da, behintzat, zinemak zabaldu duen irudia. Nolakoa zen, ordea, XIX. mendearen amaieran, Manhattan, Bronx, Queens, Brooklyn eta Staten Island herriak New York izeneko hiri handia sortzeko batu zirenean?
HABEk ikasmaterial berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu. Guztira, 100 ikus-entzunezko testu dira: 50 audio eta 50 bideo (azpitituluekin eta azpititulurik gabe) eta dagoeneko 3 audio eta 3 bideo daude eskura IKASBIL atarian.