Euskal gabon-kanten app-a . Aplikazio hau euskal gabon-kanten bilduma bat da eta Gabonetan kantatu ohi ditugun kanta guztien hitzak eskura izateko modua eskaintzen du, klik batean. Honez gain, bildumako abesti gehienak entzuteko aukera ere eskaintzen du.
Aditzak.com aplikazioak modu erraz eta bizkor batean jokatzen du euskal aditz-laguntzailea. Akabo zalantzak, buruhausteak eta aditz-taula nahasgarrietara jo beharra!
Haur txikiei zuzendutako aplikazioa da. Haurrek Porrotxen eskutik honako aukerak izango dituzte: koloreak lantzekoa, Porrotxen bibotearen abestia entzutekoa edota pailazoari kili-kiliak egitekoa.
Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP. Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago). HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du.
Mugikorretarako jokoa da Tribual, mekanika arin eta itsaskorrekoa, Trivial estilokoa. Bost galdera erantzun behar dira, ahalik eta denborarik txikienean. Euskarazko bertsioak hilabate batzuk ditu sarean. Tarte honetan 1500 deskarga izan ditu eta GipuzkoaAPPs lehiaketa irabazi du. Galderak automatikoki sortzen dira, eta dagoeneko 130.000ko sorta dago prest.