Garrantzitsua da, gai hau hezkuntzan lantzea. Denok dugulako maitatuak izateko eskubidea. Zorionez, neska honek musikaren bidez lortu du arazoa gainditzea.
Irakasleek sarritan ahots arazoak izaten dituzte. Beraien lanerako tresna garrantzitsua denez, ahotsa zaintzeko zenbait aholku ematen dizkigu artikuluak.
Irakaskuntza emozionalaren kontzeptuari, helburuei eta edukiei buruzko artikulu interesgarria weborri honetan dagoena, ikasleen emozioak aktibatuz eurak motibatzeak duen garrantzia azpimarratzen duena, baita honela emandako lorpenak ere.
Los conceptos complejos, como la educación emocional, no pueden describirse en una definición breve. Es un marco amplio lo que permite su conceptualización. A lo largo de esta obra se pretende ofrecer pistas para poder conceptualizar la educación emocional.
Ikasbil plataformak ikasleekin ahozkoa eta ulermena lantzeko jarduera proposatzen du hezkuntzarekin lotuta dagoen gai baten inguruan: neskek soilik erabili dezakete gona eskolan? Uniformea beharrezkoa da beste lanbide batzuetan zein eskolan? Lanbide batzuetan gona erabilzera behartu dituzte langileak, zer deritzozue?
Filme labur honen bidez politikoki zuzena den eskola bat irudikatzen da (kulturaniztasuna, hezkidetza lantzen duena), non esajerazioa eta ironia diren nagusi.
Historia ikasi dugunontzat bereziki interesgarria. Nafarroako Konkistaren nondik norakoak azaltzen dituen komiki ederra, Joseba Asiron eta Martin Altzuetaren eskutik. "1512 Nafarroa, amets urratua" honen izenburua. Ikasleak erakartzeko oso baliagarria.
Orain, praktiketan gaudela, baliagarri zaigu beste irakasleek beren formakuntza profesionalean izaniko ibilbide eta nondik norakoen berri izatea. Interesgarria izanen zaizuelakoan
Ados nago irakaslearen iritziarekin. Zer onura dituzte bidaltzen ditugun etxeko lanek? Noiz behinka ikasgelan amaitu ez diren lanak egin araztea ongi iruditzen zait. Baina egunero egunero lan errepikakorrak bidaltzea alferrikako gauza dela iruditzen zait. Ikaslea gogaitu eta egin beharreko horri ez diolako garrantzirik ematen.