UEUk ateratako artikulua. Bertan, Espainiar nazioaren izaera eta bertako hezkuntza sistemaren oinarriak, arrazoiak eta zergaitiak aztertzen dira. Interesgarria izan daiteke egungo LOMCE legearen logika eta espainiar naziogintzaren zutabeak ulertzeko.
Euskal Autonomia Erkidegorako Batxilergoko curriculuma arautzen duen dekretuak ez du Batxilergoan “errebalida” azterketarik aurreikusten hurrengo ikasturtean. Horren ordez, banakako jarraipenean oinarritutako ebaluazio-sistema bat ezarriko dute batxilergoaren amaieran, ikasleek bereganatu dituzten ezagutzak frogatzeko asmoz.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak behin baino gehiagotan argi utzi du Eusko Jaurlaritza “errebaliden” kontra dagoela,
EAEk ez du Batxilergoan "errebalida" azterketarik egingo hurrengo ikasturtean, eta unibertsitateekin adostutako "selektibitate" probari eutsiko dio. Hurrengo ikasturteari begira, ebaluazio sistema propioa prestatzen ari direla esan du Uriartek, Lomce legeak sortutako ziurgabetasuna bada ere.