Ikuspegi kritikoaz ohar batzuk:
Testuak itxura zientifikoa badu ere, tokia (Aciprensa) eliza katolikoko web orria da. "Katolikoa" esanda ez dugu gehiegi esaten, egia esanda.
Segitu dezagun, ea zerbait gehiago esan dezakegun:
Gonzalo Ruiz Lealek idatzitako hori Irabia eskolako web orritik hartutakoa da. Irabia eskolako web orrian dio Nafarroako ikastetxe kontzertatua dela. Eta ikasleen argazki guztietan gizonezkoak baino ez dira agertzen.
Nafarroa+eliza+eskola banandua=?
Ez da argigarria "hemen debatitzen da" esatea edo "mistoa ala banandua?" esatea.
hezkuntza bereiztuaren aldeko web horri bat da non bereizketarako beraien argudioak ematen dituzten. Modulo lanerako baliagarria den informazioa aurki daiteke.
Sidalava ihesaren kontrako elkartearen web orriko sarrera bat, gazteen sexuaren inguruan. Datu interesgarriak ematen ditu, hala nola gazteak sexu harremanak izaten hasten diren adina, bortxatuak sentitu diren gazteen portzentaiak...
Guraso.com web orrialdean aurkitu ditudan bi artikulu interesgarri, eskubialdean aurkitu daitekeenak. "Haurrak afektibitate eta sexu aniztasunean hezten" eta "Sexualitatea haurtzaroan". Guraso edota hezitzaileen paperaren garrantzia azaltzen du eta askotan konturatu gabe egiten diren hanka sartzeak analizatzen ditu.
Testu honetan, nahiz eta gehienbat gurasoentzat bideratuta dagoela ematen duen, irakasle izateko prestatzen gauden ikasleontzako ere bideratuta dago. Bertan, haurrek sexuari buruzko egiten dituzten galderei nola erantzun eta beste informazio asko dago. INTERESGARRIA!!!