REGIGASTEIZ - 1 views
-
GARI URIARTE on 10 Dec 12"Testuen batura "Hezkuntza eta Irakaslea". Aurreko hilaren 23an entregatutako azalpen testuak taldean irakurri ondoren, hemen zintzilikatuko dugu, baina lau testuen ideia nagusi guztiak batuz. Hasteko Rubenen testua oinarri giza hartzea erabaki dugu, testu hau motza baina zehatza delako, lastorik gabea. Testu hau irakurtzean argi geratzen zen zer da hezkuntza eta zer den irakaslea, adarretatik joan gabe. Testua moldatzerakoan, Rubenen testuan falta ziren beste testuen ideia nagusi batzuk sartu ditugu. Iñigoren testutik ideia hauek sartu ditugu: - Hezkuntza eguneroko bizitzan aurrera egiteko baliogarria izan behar da eta jokabideekin ere ematen da. - Taldean lana bultzatu behar du. Gariren testutik hauek: -Irakaslea pedagogiaren prozedurak ezagutu behar ditu, hezkuntza bideratzeko eta honek zubi lana egin behar du. Enekoren testutik beste hauek: -Hezkuntza gizarteak ezarritako arauak jarraitzen ditu eta irakaslea aktualizatuta egon behar du. Hona hemen lortutako testua: HEZKUNTZA ETA IRAKASLEA Hezkuntza eta irakasle arteko lotura nahitaezkoa da, eskolan edo etxean, pertsonek ikasten dutena, norbaitetik edo zerbaitetik ikasi behar dute. Hezkuntza ez da bakarrik hitzekin ematen baizik eta jokabideekin ere ematen da. Hezkuntza, kultura, morala eta jarrera lotzen eta kontzientziatzen dituen prozesua da, horrela, hezkuntzaren bidez, belaunaldi berriek aurrekoen ezagutzak, portaerak, balioak eta ohiturak ezagutu eta asimilatzen dituzte. Formazio hori eguneroko bizitzan aurrera egiteko baliagarria da, ikasleak gizartean pertsonak bezala aritzeko behar den heziketa ere izan behar dute. Gizartearen, kulturaren, erlijioaren, familiaren… arabera ezarritako arauak jarraituz eta errespetatuz. Prozesu hau gizarteratze funtzioa betetzen badu ere, hesitzen hari den haurraren barne kontzientzia garatzeko helburua du, etorkizun ezberdin baterako atea zabalduz, nahiz eta prozesu hau tradizioz beteta egon. Irakaslea edo hezitzailea umeei edo beste pertsona batzuei e