IKASLAN EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea da. Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek zentroetan bikaintasuna lortzearen alde egiten dute, Administrazioarekin eta interes-taldeekin bitartekari gisa arituz, esperientziak partekatuz eta sarean lan eginez.
Gizarte osoan ezaguna da IKASLAN, kudeaketaren eta berrikuntzaren aldetik egiten duen lanagatik. IKASLANen, guztiontzat eredugarri izatea dugu helburu nagusia, prestakuntzaren eta enpleguaren arloetan zein Lanbide Heziketarekin zerikusia duen hezkuntzan. Beti ere, irakaskuntza profesionalaren kalitatea etengabe hobetzen saiatuz, eta gure bitarte teknologikoak eguneratzeko zein hezkuntza eskaintza berritzeko eta zabaltzeko ahaleginak eginez.