Dokumentazio Gunea izeneko atal berri bat jarri du martxan Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteak bere webgunean. Bertan, euskarazko Haur eta Gazte Literaturan argitaratzen diren liburuen inguruan prentsan egiten diren kritika literarioak hilez hil biltzeaz gain, Haur eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratzen diren liburuen giden bilduma eta Haur eta Gazte Literaturaren inguruko bibliografia jasoko dugu.
Euskal gabon-kanten app-a . Aplikazio hau euskal gabon-kanten bilduma bat da eta Gabonetan kantatu ohi ditugun kanta guztien hitzak eskura izateko modua eskaintzen du, klik batean. Honez gain, bildumako abesti gehienak entzuteko aukera ere eskaintzen du.
Apiriletik aurrera, Elhuyar aldizkariaren eduki guztiak hasieratik irekita egongo dira webgunean. 1.500 bat harpidedun ditu Elhuyar aldizkariak, horietatik 32 harpidedun digitalak, eta, guztira, harpidedunen % 53 alta emanda dago edizio digitalean.
Aditzak.com aplikazioak modu erraz eta bizkor batean jokatzen du euskal aditz-laguntzailea. Akabo zalantzak, buruhausteak eta aditz-taula nahasgarrietara jo beharra!