Hezkuntza eskubidea berdintasunean bermatzeko izan badira hainbat programa eta neurri, baina, zoritxarrez, Hezkuntza Sailak ahuldu ditu azken urteotan, eta kasu batzuetan ez da finantziazio kontua soilik; beken kasuan, esaterako. Auzia ez da bakarrik ea zenbat diru bideratzen duen bekak finantzatzera, ikasleek diru hori noiz jasotzen duten baizik, ikasturte hasieran ala bukaeran