Lanbide-heziketako zentroetan IKTak txertatzeko bultzada emateari begira, IKATE taldea sortu da. IEFPS Tolosaldea GLHBI, IEFPS Tartanga GLHBI, IEFPS Don Bosco GLHBI, IES Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHI eta IEFPS Armeria Eskola GLHBI zentroetako dinamizatzaileek osatzen dute eta honako helburu hau du: zentroetako IKT dinamizatzaileen konpetentzia-kualifikazioa sustatzea, baita sare-lana, prestakuntzarako guneen sorkuntza, jakintzaren trukea eta luzaroko harremanak ere.