Euskara eta literatura lantzeko lotura interesgarri asko. Atalez atal sailkatzen dira, eta hizkuntza guztion tresna denez, benetan interesgarria guztiontzat, zer eta nola landu erakusten duena.
"Ahozko euskal literaturaren antologia" aurkeztu berri du Xabier Payak eta interneten eskuragarri dago liburua pdf formatuan. Partekatu dudan estekan klik bat baino ez duzue egin behar. Aukera bikaina iruditu zait! benetan interesgarria da Payak egin duen lana.
Nahiz eta IKTekin ez duen loturarik, euskararekin, ahozkotasunarekin, geure historiarekin eta literaturarekin zerikusi zuzena du, are hauek barnebiltzen dituen proiektua da bertsolariak aurkeztu duena. Hezkuntzan lantzeko material ezin hobea iruditzen zait.