«Elektrizitateak gizartean ekarri zuen aldaketarekin parekatuko nuke teknologia berriek eragin dutena», dio Santi Urrutiak, EHUko soziologia departamentuko irakasleak. XX. mendean eskuz egin behar ziren gauza ugari makinekin egiteko aukera eman zuen elektrizitateak, eta horrek «erraztasuna eta erosotasuna» ekarri. Internetek ere aldaketa berdinak bultzatu ditu, edozein motatako informazioa eskuratzea askoz ere errazagoa baita.