Skip to main content

Home/ Groups/ BG01_Baliabideak
Arantza San Sebastian

Gizarte Zientziak DBH 1 - 3 views

  •  
    Testu-liburuaren antzeko egitura dauka baina dinamikoagoa da. Informazioa asko eskaintzen du eta hainbat jarduera interesgarri ditu.
  •  
    Egia esan era oso betean adierazten dituzte tratatutako gaiak (1,2,3) eta irakurriaren gaitasun handia izan behar da; bestaldetik, esan bezala jarduerak (irudiak, galdeketak) interesgarriak dira.
iñaki aduriz

Meograph: Four-dimensional storytelling - Rise and Fall of the Roman Empire - 0 views

  •  
    Gaur eguneko baliabideen erabilpena Historiaz (ingelesez) jabetzeko.
  •  
    Interesgarria oso historiaren gako batzuk aztertzeko.
Arantza San Sebastian

euskaljakintza | - 2 views

  •  
    Blog bat da, baina web tematikoa ere bada, baliabide asko eta askotarikoak eskaintzen baititu euskara lantzeko.
  •  
    Antzemateko eskola edo ikastetxe bateko atxikimendua literaturarekiko primeran dago.
Arantza San Sebastian

www.gure-europa.net - 2 views

  •  
    Europako mapak, Europa fisiko eta politikoa, Europako Batasuna... Mapaz gain, informazioa ere ematen du eta baditu hainbat jarduera (galdera-erantzunezkoak) mapa horien inguruan
  •  
    Oso aukera gutxi ditugu mapak euskaraz lantzeko eta Ingurune arloa euskaraz ematen bada, izenak ere euskaraz behar dira. Ez gutxiago!
  •  
    Oso ondo dago, sartu egin dut nire Diigoren helbidean.
Arantza San Sebastian

IKasTen IKTen bidez - 2 views

  •  
    Webgune hau Berritzegune Nagusiko arloko aholkulariok eta kolaboratzaileok sortu dute, DBH-ko irakasleei eta berritzeguneetako aholkulariei Eskola 2.0-ren inguruko prestakuntzan laguntzeko asmoz.
Arantza San Sebastian

TIPI-TAPA - 1 views

  •  
    Google Earth, ingurumena aztertzeko tresna bezala hartuta, jarduera batzuk azaltzen dituen blog bat.
iñaki aduriz

Mediateca EducaMadrid - Vídeos (p)(f) | Diigo - 0 views

  •  
    Hezkuntza (eta Prestakuntza) ri buruz bideo interesgarri batzuk ikus nahiz entzuteko.
Arantza San Sebastian

Gizarte Zientziak DBH 2 - 2 views

  •  
    Testu-liburuaren antzeko egitura dauka baina dinamikoagoa da. Informazioa asko eskaintzen du eta hainbat jarduera interesgarri ditu
Arantza San Sebastian

Gizarte Zientziak DBH 3 - 2 views

  •  
    Testu-liburuaren antzeko egitura dauka baina dinamikoagoa da. Informazioa asko eskaintzen du eta hainbat jarduera interesgarri ditu.
Arantza San Sebastian

Hegaztiekin lanean - 0 views

  •  
    Hegaztiei buruz ikastea du helburu. Kalitate handiko irudiak eta azalpenak: erakargarria da. Gida didaktikoa du, eta merezi du aldez aurretik irakurtzea. Ordenagailura deskargatu daiteke eta Internetera konektatuta egon gabe erabil daiteke. Baliabide osagarriak ditu, hainbat esteka gaian sakontzeko.
  •  
    Proposatzen dituen jarduerak gehienak xinpleak dira, galdera-erantzuna motatakoak, baina baditu batzuk elaborazio handiagoa eskatzen dutenak: informazioa irakurri, ondorioak atera eta zerbait ekoiztu
Arantza San Sebastian

armiarma.com - literaturaren sarean - 1 views

  •  
    Euskal literaturaz informazio zabal-sakona ematen duen webgunea da. Idazle euskaldunez gain, beste hizkuntzetatik itzulitako lanak ere aurki ditzakegu bertan.
Arantza San Sebastian

R700 ahozko adierazpena - 1 views

  •  
    Iraleko R700 ikastaroan laguntzeko gunea da, baina hortik kanpo erabiltzeko egokia da ere. Oso interesgarria ahozko hizkuntza lantzeko.
Arantza San Sebastian

Kantauritik Mediterraneora - 1 views

  •  
    Bidaia birtual bat da, site batean garatuta, baina beste euskarri batzuk ere erabiltzen eta lantzen ditu: wikiak, webquestak, sare sozialak... Ingurune eta Euskara lantzen ditu bereziki, baina baditu ere Matematika eta Arte Hezkuntzako hainbat jarduera.
  •  
    7 sekuentzia dira, Ebro ardatz geografiko gisara hartuta. Proiektu bezala hartu daiteke eta hilabete batzuetarako lana izan. Banakako lana eta taldekoa konbinatzen du eta jarduera asko eta anitzak proposatzen ditu. Jarduera batzuk galde-erantzunezkoak dira, baina gehienak ikasleak berak garatu behar ditu, autonomia sustatuz. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea eskatzen du. Baliabide asko erabiltzen ditu, denak web 2.0 mundukoak, beraz, aukera paregabea dela mundu horretan murgiltzeko.
Arantza San Sebastian

Uraren Ibilbidea Ikertzen Arroz Arro - 0 views

  •  
    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ibaiak: ibaiak, arroak, ibaia eta gizakia, ura, uraren kalitatea eta kontsumoa... 15 jarduera dira, denak egitura berberarekin: informazioa irakurri, infograma batzuk ikusi eta galderei erantzun. Bi kasutan informazioa eskema moduan kokatu behar da eta kasu batean, azalpen testu bat idatzi behar da argazkiak ere jarrita.
  •  
    Ez ditu planteatzen jarduera konplexuak, egitura didaktiko tradizionala du: azalpen testuak eta galdera-erantzuna motatako jarduerak. Gaitasun kognitiboak lantzen ditu batez ere.
Arantza San Sebastian

Lur planeta unibertsoan - 0 views

  •  
    Astronomia azaletik ikertzea du helburu. Kalitate handiko irudiak eta azalpenak: erakargarria da. Gida didaktikoa du, eta merezi du aldez aurretik irakurtzea. Ordenagailura deskargatu daiteke eta Internetera konektatuta egon gabe erabil daiteke. Baliabide osagarriak ditu, bideoak eta softwarearen estekak gaia sakontzen jarraitzeko.
  •  
    Ez ditu planteatzen proiektuak, egitura didaktiko tradizionala du: azalpen ederrak (eta ondo ekarriak) ematen ditu, baina proposatzen dituen jarduerak xinpleak dira (galdera-erantzuna motatakoak) eta gaitasun kognitiboak lantzen ditu soilik. Gida didaktikoan esaten du 7 saiotarako ematen duela, baina ikasleak ez dauka ia ezer egiteko. Zazpi saiotan erabiltzeko, irakasleek bestelako jarduerak asmatu beharko lituzke.
Arantza San Sebastian

Ikasten Ikasteko Gaitasuna - 0 views

  •  
    Ikasten Ikasteko Gaitasunari buruzko kontzeptu-mapa bat da. Konpetentzia horretan sartzen diren elementuez ohartzeko balio du.
Arantza San Sebastian

Sareko Euskal Gramatika - 1 views

  •  
    Webgune honetan euskararen inguruan bildutako informazio sakona dago. Ez zaio soilik morfosintaxiari begiratzen, atal bat besterik ez baita. Luzea, hori bai, baina aldamenean beste hainbeste atal baditu: euskalkiak, hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntzaren prozesamendua, hiztegiaren kontua ... SEG-en horiek guztiak lantzen dira. Badu gramatika honek, bestetik, beste ezaugarri argi bat: sarerako egina da. Ez dugu holakorik gehiegi aurkitu munduan: badira, bai, informazioak han-hemenka, gramatika eta hizkuntzei buruz, baina ez dira hemen eskaintzen den lan honen pareko.
Arantza San Sebastian

EuskalNatura.net-Euskal Herriko natura eta zientziaren ataria - 1 views

  •  
    Euskal Herriko natura eta natur zientziak jende guztiaren eskura jartzea xede duen webgunea. Kalitate handiko orria da. Argazki zoragarriekin batera, testu oso txukunak eta eskolan erabilgarriak
iñaki aduriz

Eduteka - Los libros digitales en la educación escolar - 0 views

  •  
    El cambio en torno al libro y nuevas infraestructuras en el nuevo formato.
  •  
    Liburu berri bat (elektronikoa) daukagu gjure artean; web honetan liburu berri horren alderdiak nahiz merkatuak eskaintzen duena adierazten da. Hezkuntza ikuspegi batekin begiratuz gero interesgarria litzateke begirada bat ematea.
Elena Sarasa

Dirae - Diccionario Inverso de la Real Academia Española - 0 views

shared by Elena Sarasa on 25 Jan 13 - No Cached
  •  
    Hiztegia. Diccionario Inverso de la Real Academia Española
« First ‹ Previous 81 - 100 of 138 Next › Last »
Showing 20 items per page