EhUko IXA taldeak sortutako tresna xumea baina polita; bertsolaritzan trebatu nahian dabiltzanentzat. Errimak sortzeko laguntza ematen du.
Irakasleak bi modutan erabil dezake:
-ikasleekin zuzenean: haientzat lagungarri edo...
-ikasleei esan gabe, irakasleak bentaja izateko.
Ez nizuen esan behar; sekretuan gorde behar nuen, neuk ere bentaja izateko... baina zintzoa naiz.
Hitzekin lan egiteko aukera aparta eskaintzen du tresna honek; alegia, hitzen formak zein egoerak testuetan, hitz horien testu generoen erabilerak, hauen porzentaiak etabar. Honetaz gain, beste link batzuetara joateko aukera ere: euskal literatura, testuak eta ahoskatzearena,...
CMap Tools programarekin egina dago. Bertan hezkuntza sistemak eskaintzen dituen ikas-ibilbideak ikus daitezke begiratu batean; eta aukera guztiei buruzko informazioa eskura daiteke klik batean.