Ezin da ordenagailu bitartez jokatu, baina bai mugikorra eta tabletaren bidez. Interesgarria da sistema automatikoen bidez sortu dituelako galderak, eta eraberritzea eta gehikuntza ere ziurtatu dutelako horrela.
Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditu; bi okerrak dira noski.
Bakarka jokatzen den arren, partida bakoitza bi laguni bidaltzen zaio, beraz badu lehia osagarri bat ere
Euskal Herriko Datu Espazialen Azpiegitura da EUSKALGEO. Nazioarteko irizpide eta estandarretan oinarrituz eraikitakoa. Euskal Herriari buruzko datu espazialak bistaratu edo eskuratu ahal izango dituzu bertan eta zure ikerketa arloan analisi espaziala egiteko baliatu.
Demografia, ekonomia, gizartea eta inguruko gaiak ditu aztergai. Datu sorta zabala: biztanleria, dentsitatea, ekintzailetasun industriala, barne produktu gordina, emakumezkoen langabezia tasa erregistratua, etxebizitza kopurua, artifizializatutako lur-azalera.
Interesgarria da. Kalitate handiarekin egindako lana eta aurkezpena ere bai. Datuak aztertzeko irizpideak ondo daude, esate baterako, emakumearen egoera sozialarena. Erabilgarriagoa DBH-n, baina LH-n baita ere, aukera eginez gero.
ETBko "Tribuaren Berbak" saioko materiala erabiliz, euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa landu nahi du material honek. Sekuentziak, euskara ikasgaiaren material osagarri gisa erabil daitezke.
Ez dut ia esperientziarik bideojokoetan, baina indar handiz sartu dira gure neska-mutilen bizitzetan. Beraz, hezitzaile garen neurrian, kontuan izan beharko dugu eremu hau, nola edo hala, gure ikasleen hezkuntzan eragin handia dutelako.
Euskal literaturaz informazio zabal-sakona ematen duen webgunea da. Idazle euskaldunez gain, beste hizkuntzetatik itzulitako lanak ere aurki ditzakegu bertan.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ibaiak:
ibaiak, arroak, ibaia eta gizakia, ura, uraren kalitatea eta kontsumoa...
15 jarduera dira, denak egitura berberarekin: informazioa irakurri, infograma batzuk ikusi eta galderei erantzun. Bi kasutan informazioa eskema moduan kokatu behar da eta kasu batean, azalpen testu bat idatzi behar da argazkiak ere jarrita.
Ez ditu planteatzen jarduera konplexuak, egitura didaktiko tradizionala du: azalpen testuak eta galdera-erantzuna motatako jarduerak. Gaitasun kognitiboak lantzen ditu batez ere.
Bidaia birtual bat da, site batean garatuta, baina beste euskarri batzuk ere erabiltzen eta lantzen ditu: wikiak, webquestak, sare sozialak... Ingurune eta Euskara lantzen ditu bereziki, baina baditu ere Matematika eta Arte Hezkuntzako hainbat jarduera.
7 sekuentzia dira, Ebro ardatz geografiko gisara hartuta. Proiektu bezala hartu daiteke eta hilabete batzuetarako lana izan.
Banakako lana eta taldekoa konbinatzen du eta jarduera asko eta anitzak proposatzen ditu.
Jarduera batzuk galde-erantzunezkoak dira, baina gehienak ikasleak berak garatu behar ditu, autonomia sustatuz. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea eskatzen du.
Baliabide asko erabiltzen ditu, denak web 2.0 mundukoak, beraz, aukera paregabea dela mundu horretan murgiltzeko.
Egia esan era oso betean adierazten dituzte tratatutako gaiak (1,2,3) eta irakurriaren gaitasun handia izan behar da; bestaldetik, esan bezala jarduerak (irudiak, galdeketak) interesgarriak dira.