PSNko talde parlamentarioak eskatua zuen Solanaren agerraldia. Alderdi horren izenean, zerrenda bakarra ezartzea «bidegabekeria galanta» izanen dela azpimarratu du Carlos Gimeno legebiltzarkideak: «Nafarroako errealitate soziolinguistikoa berezia da, eta gisa horretako kontratazio zerrenda batek erakartze efektu neurrigabea izanen du inguruko erkidegoetan. Ehunka irakaslegai euskaldun etorriko dira EAEtik Nafarroara, eta konpetentzia basatia ekarriko du horrek bertoko hautagaientzat»